Basque

DESCRIPTIONzuz

 

Gubbio Erdi Aroko hiri txiki bat da. Umbriako eskualdean dago, Italiako erdi aldean. Gubbion, hain zuzen ere, aurkitu eta otzandu zuen otso famatua San Franciscok.

Gubbio, itsaso mailatik 500 metrotara dagoena, Ingino mendiaren magalean dago. Mendi horrek 900 metroko altuera du.

1981. urtetik aurrera Gubbioko boluntario talde batek gaur egunean ” Munduko Gabonetako zuhaitzik luzeena” moduan ezagutzen dena prestatzeko aurrelanak egiten ditu.

Gabonetako zuhaitza, Inginio mendiaren magalean kokatuta, Gubbioko Erdi Aroko hiriaren natura gunean, hain zuzen ere, zenbait motatako argiz osatuta dago, erabateko efektu kromatiko berezi eta bakarra sortuz: berde koloreko 300 argi baino gehiagok gabonetako zuhaitz baten forma irudikatzen dute, 750 metro baino gehiagoko altuerarekin eta erdigunea kolore anitzetako 400 argi baino gehiagoz osaturik. Zuhaitzaren goiko aldean, 1000 m2 inguruko azalera duen izar bat jartzen da, bere forma irudikatzen duten 250 argi baino gehiagorekin.
Gabonetako zuhaitza Guinness errekorren liburuan 1991. urtean sartu zen. Gabon garaian piztuta izaten da, eta Errege Egunaren ondoren itzaltzen da.
Gabonetan milaka pertsona etortzen dira Gubbiora zuhaitza mirestera.

 

 

ZENBAKIAK

 

1981 Zuhaitza zutitu zen lehenengo urtea
1000 mq Izarraren azalera
250 Izarra inguratzen duten argi kopurua
300 Zuhaitza inguratzen duten argi kopurua
400 Zuhaitzaren barnean dauden kolore anitzetako argiak
7.500 m Instalazio elektrikorako erabilitako kable elektrikoaren luzera osoa
750 m Zuhaitzaren altuera
450 m Zuhaitzaren zabalera oinarrian
1.350 Kable elektrikoa eta argiak konektatzeko erabilitako entxufeak eta tapoiak
53 Batzordeko partaideak
7 Zuzendari Batzordeko partaideak
2.100 Zuhaitza zutitzeko behar den ordu kopurua
35 Argi guztiak pizteko behar den Kw kopurua
98 Gaur egunera arte zuhaitzari buruz idatzi duten egunkariak